XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BERRIAK
Barcelonako Misio-Batzarra.

Oraindaño España'n egin diran ederrenetakoa izan da noski Barcelona'ko Batzarr edo kongreso au.

Amaika Gotzai (Obispo) ta Barcelona'ko agintarien aurrean iriki zan Batzarra Agorraren 22'an.

Batzarra iriki zuten Aita Santuaren Ordezkoaren eskutitz edo karta ederrak lenbizi, gero Barzelonako alkatearen itzaldiak eta azkenean Batzarr onen buru zan Gazteiz'ko Gotzaiaren itzaldi bikainsutsuak.

Itz-egin zan batez ere mixioai laguntzeko Aita Santuak jarrita dauzkan elkartasun ederretaz: Sinismenaren Zabaltzea, Aurrtzaro Santua ta Pedro Apostolu Santuaren Lana.

Agorraren 29'an itxi zan Batzarra.

Amabos milla lagun edo bildu ziran eta guztiak txalo ugari bialdu zizkien Batzarra itxitzera etorri ziran Erregeai ta bere alabai.